KOSKA IBILTARIAK 2022

KOSKA IBILTARIAK 2022

Beste urte batez, Musika Master eta Vinilo FM Koska Ibiltariekin kalera atera dira 2021eko Koska Sariak aurkezteko.

Emisio guztiak 19:00etan!

Urtarrilaren 24an, Kurtzioko Kultur Etxean (Sopela), Josu Landaluze Sopelako alkatearekin izango gara, eta bi emanaldi akustiko izango ditugu Busker Juice eta Down The Ladder taldeen eskutik.
Urtarrilaren 25ean, Gurutzetako Kultur Etxean (Barakaldo), Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko gazteria zinegotziarekin batera, CenizaFragua, Pikowsky eta Debajo del Paraguas izango ditugu, Hiriko Soinuak lehiaketaren II. edizioaren irabazleak.
Urtarrilaren 31n, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziarekin eta Sinma eta Semejantes taldeetako kideekin hitz egingo dugu (azken horiek gai akustikoak oparitzen dizkigute).
Gora rocka!