
Musika Master gaituzu, bagoaz!
Kaixo! Hona hemen Musika Master: Bizkaian musikaren inguruan egiten diren jarduera guztien bereizgarri izan nahi duen proiektua eta marka. Musika Master-en helburua da bertako musikari guztiei, bakarlariei nahiz taldekideei, musikaren mundu nekezetik aise ibiltzeko tresnak ematea. Horra hor, Musika Master-en helburuak: Bizkaiko taldeen mugimendua agerian jartzea. Bizkaiko musikarien artean harremanak sortzea. Konponbideak eskaintzea eta musikarekin zerikusia duten arloetan aholku ematea. Toki-sarea eratzea, musikariek beren artea zuzenean erakuts dezaten. Musikarien prestakuntza sustatzea, alderdi guztiei dagokienez. Talde eta bakarlarien eta administrazioaren arteko harremana normaltzea. Web-orri honetan, proiektuaren eta horretan parte hartzen duten talde eta bakarlarien alde jakingarriak aurkituko dituzue, baita musika-munduarekin loturiko beste eragile batzuenak ere (elkarteak, akademiak, entseguak egiteko lokalak, grabazio-estudioak…). Artista orok badu bere tokia www.musikamaster.eus web-gunean, nahi duen informazioa aurkezteko (kontaktua, biografia, abestiak, bideoak, …). Bizkaiko musika-mugimendua babestu, hobetu eta zabaltzeko Musika Master proiektuan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Zure laguntza behar dugu
Musika Master estilo guztietako musikari, talde eta bakarlarientzako tokia da. Musikarekin loturiko jarduera guztietara dago zabalik: akademiak, elkarteak, grabazio-estudioak, entseguak egiteko lokalak, blogak … Musika Master elkargunea da: zalantzak argitzeko, esperientziak elkarri jakinarazteko, gure inguruarekin harremanetan egoteko eta Bizkaiko musika-mugimendua sustatzeko. Abiapuntu eta esperientzia pilotu gisa, Musika Master-ek Ezkerraldeko musika-mugimendu guztien bilduma egingo du. Ondoren, Bizkaiko gainerako eskualdeetara hedatuko dugu proiektua. Zure laguntza behar dugu, zure taldea, proiektua edo zeregina gure web-orrian merezi duen bezala ager dadila. Ezkerraldeko musika-ekimen guztiek www.musikamaster.eus atarian beren orria izan dezatela nahi dugu. Mesedez, zure talde edo ekimenaren gaineko informazioa bildu duen tokirik baduzu, bidal iezaguzu mezu bat info@musikamaster.eus helbidera eta adierazi esteka. Nahi baduzu, bidali mezua helbide horretara eta adierazi datu hauek: Taldearen, artistaren edo ekimenaren izena. Estiloa, zeregina… Jatorria. Taldekideak. Biografia laburra. Diskografia edo egindako lanak. Harremanetan jartzeko moduak (telefonoa, helbide elektronikoa). Sare sozialak. Irudiak (sustapenaren argazkiak, logotipoak …). Estekak bideoetara (bideo horien eskubideak eta baimenak izan behar dituzu) edo estekak zuen kanalera. Estekak audioetara (audio horien eskubideak eta baimenak izan behar dituzu) edo estekak denda digitaletara. Aipagarritzat jotzen duzun beste edozer. Eskatzen dizugu, arren, informazio hau zure kontaktuei eta Musika Master-ean interesa agertzen dutenei jakinaraztea. Gogoan izan, musikariei ez ezik, hauei ere: […]

#GazteKLUBA MUSIKFEST: DEIALDIA
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak #GazteKLUBA MUSIKFEST programa abian jarri du. Horren bitartez, Bilboko bakarlari eta musika-banda hasiberriek Bilborocken zuzenean jotzeko aukera izango dute. 15 eta 21 urte bitarteko gazte bilbotarrek egindako edozein estilo eta formatutako musika-proposamenentzat da deialdia. Horretarako, Musik izeneko taldeen zerrendan, oinarrietan azaldutako urratsak emanez, izena eman beharra dago. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 19an itxiko da. Hautatutako bakarlariek eta taldeek Bilborocken joko dute, maratoi batean, apirilaren 7an. Deialdiaren oinarriak eta informazio gehiago Harremanetan jartzeko: Kirol eta Gazteria Saila i.prieto@bilbao.eus 94 420 59 79 (astelehenetik ostiralera, 9:00 -14:00)

Barakaldo Irekiz
Sormenak gainezka egingo du hilabete bakoitzeko bigarren igandeetan Barakaldoko Portu kalean eta Pormetxeta plazan, Barakaldo Irekiz jardunaldiarekin. Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloaren eta Inguralde-Udal Garapen Agentziaren ekimena da. Diziplina anitzeko sormenezko merkatu honek arlo ugari ditu: diseinua, artea, moda, bildumagintza, magia, haur-jarduera, antzerkia, dantza, sormenezko tailerrak… , Eta bai noski musika. Barakaldoko Udalak, Musika Master programaren bidez, banden aukeraketa egin ditu Pormetxeta Plazan jokatzeko. Barakaldo Irekiz-en lehen edizioan ikusgai izan dira Knock Knock Jokes eta Meibi_ y los Vietnamitas Blancos taldeak, Pormetxeta Plaza girotuz. Kartela Flyer-a

Fuzz in the City
Kontzertuak Hika Ateneoan (Muelle Ibeni 1, Bilbao) izango dira Ostirala 23 20:00etan, Hiroshima Rock (Barcelona), Banana Cósmica (Granada) eta Pussycat and the Dirty Johnsons (UK). Larunbata 24 20:00etan, Villapellejos (Bilbao), Twist Connection (Portugal) eta The Wylde Tryfles (Frantzia). Satelite emanaldiak: Guretxoko (Barrenkale) – ostirala eta larunbata 00:30etik 2:30era Kremlin Aretoa (2 de Mayo) – ostirala eta larunbata 02:00etik 5:30era Brixton Records (Somera) – Rusted (akustikoa, Syd Barrett-i omenaldia) 14:00etan eta pintxada Dabuten Sin Gluten (Barrenkale) – Janaria Fuzz & Chips, eta pintxada Trash Boogaloorekin 16:00etik 18:00era Txondorra Berria (Plaza Bilbao La Vieja) – Hiroshima Rock kontzertua eta pintxada Bi egunetako bonoak (24€) Hika Ateneoan, Brixton Records dendan edo fuzzinthecity.bonos@gmail.com e-mailean, eta ostiralean takilan (28€). Takilan ere eguneko sarrerak, 15€ ostiralekoa eta 16€ larunbatekoa. dossier_Fuz_inThe_City_2018 (PDF, 9Mb)

Unisound Bilbao bueltan da!
bilbaogazte.bilbao.eus Talde unibertsitarioen jaialdiak edizio berria ospatuko du apirilaren 11tik 14ra, talde zein bakarlari eta bertako zein kanpoko taldeekin; Madril, Zaragoza, Alicante, Valentzia, Santiago, Vigo, Malaga, Bartzelona, Santander, Burdeos edota Iruñeatik etorriko baitira hainbat talde. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ostiral eta larunbateko gauak dj-en saioekin amaituko dira. Gainera, larunbatean Bilborocken ospatuko diren kontzertuak neskez osatutako 3 taldeek eskainiko dituzte. Nobedade bezala, aurten Burdeoseko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa ekimenera batu dira. Izan ere, biek Unisound 2018an parte hartzeko talde bana bidaliko dute, eta euren egoitzetan talde unibertsitario euskaldun batek joko du 2018an zehar. Kontzertuak hurrengo tokietan ospatuko dira: Bilborock, Nave 9, Shake! eta Rocket, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Berreginen Museoan, BilbaoArte eta Zazpikaleko Euskotreneko geltokian. Ekimen hau ‘Bilbao Ciudad Universitaria’ markoaren barne dago; jarduera ekonomiko eta erakargarriagoa, sortzaileagoa eta kosmopolitagoa den hiriko espiritua estimulatuz, ezaguera eta bikaintasuna bilatzen duen publiko gaztea erakartzea helburu duena. Begiratu hemen ospatuko diren kontzertuak: Apirilaren 11an, asteazkenean, 19:00 h – Zazpikaleko Euskotreneko geltokiko sarreran Buenas tardes Comandante (Bilbao, Shoegaze) VVV (Madrid, Postpunk) Keniama, (Bilbao, hip hop) Apirilaren 12an, ostegunean, 19:00 h – BilbaoArte Purple Vellocet (Bilbao, Stoner) Los Ojos (Zaragoza, Cantabria) 22:00 h – Shake! Putochinomaricón (Madrid, Electropop) Ttun Ttun Brigade (Bilbao, Electropop) MadGirls Djs (Bilbao) Fetén […]

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketarako izena emateko epea hasi da
Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketarako izena emateko epea hasi da. Lehiaketaren 30. urtemuga da. Pop-Rock, Metal eta Urban modalitate berria lehiaketan! Lehengo edizioan baino sari gehiago. 22.900 euroko saria eskudirutan eta beste jaialdi batzuetan (Aste Nagusia, Azkena Rock) parte hartzearen edo Bilboko aretoetan (Shake eta Bilborock) jotzearen bizipena edukitzeaz gain, musika-tresnak, musika-taldeetarako prestakuntza… Ikusi lehiaketaren oinarriak eta izena eman maiatzaren 2tik 31ra arte. Gehiago jakiteko: www.bilbaogazte. eus

Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka – Pop Rock Local
BILBOKO UDALAREN “ASTE NAGUSIKO BERTAKO POP ROCKA-POP ROCK LOCAL” ERAKUSTALDIAN IZENA EMATEKO EPEA HASI DA • Parte hartu nahi duten taldeek www.bilbao.eus webgunean eman dezakete izena maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean. Taldeek edo bakarlariek egoitza Bizkaian izan behar dute, edo gutxienez taldekide batek lurralde historiko honetan erroldatuta egon behar du. • Lehiaketa hau 1985ean hasi zen, eta harrezkero 190.000 ikusle baino gehiago bertaratu dira 512 talderen lanak zuzenean ikusteko. • Musikaren munduan aurrera egin nahi duten Bizkaiko taldeei laguntza emateko sortutako erakustaldian gaur ezagun diren hainbat talde igaro dira bertatik, adibidez Platero y Tú, We Are Standard eta Zea Mays. • Berrogeigarren urteurrena beteko duen Aste Nagusiaren barruan egiten da erakustaldi hau. Aurten 33. edizioa izango da, abuztuaren 18tik 26ra bitartean. Hasi da atzera-kontaketa “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakustaldiko 33. ediziorako. Bizkaiko musikarien topagune, gaur ezagun diren hainbat taldek parte hartu du urte horietan guztietan. Erakustaldi honi esker, 512 taldek eta bakarlarik ezagutarazi dituzte euren lanak; gaur musikaren arloan ezagun diren izen askok erakustaldi honetan eman zituzten aurreneko urratsak: Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka […]

Musika Master Vinilo FM irratian
Ostegunero arratsaldeko 8etan Vinilo FM irratian, Musika Master saioa Lino Prieto-rekin. Musika lokala entzungo dugu eta rock eta beste gauzari buruz hitz egingo dugu. Lehenengo saioan TurboFuckers Bilboko rock banda izan da gonbidatua.

Musika Master-ek eta Vinilo FM Irratiak KOSKA SARIAK aurkezten dituzte
Musika Master-ek eta Vinilo FM-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Bizkaiko rockaren onena sarituko dute 2018-ko KOSKA SARIEN lehen edizioan. Bizkaiko Rock musikaren festa, azaroaren 28an, asteazkena, izango da Euskalduna Jauregian antolatuko den ekitaldian 2018ko Koska Sariek hurrengo arloak premiatzen dituzte: Koska Saria lokalik onenari Koska Saria difusioari Koska Saria lan ibilbideari Koska Saria sortu berri den taldeari Koska Saria rock diskorik onenari Koska Saria zuzeneko rock talderik onenari Koska Saria rock talderik onenari Epaimahaiak lehen sei kategorietako irabazleak erabakiko dituen bitartean, Koska saria zuzeneko rock talderik onerari ikuslegoak aukeratuko du Musika Master eta Vinilo FM-ko sare sozialen bidez. Jose Antonio López Inchaurbe eta Garazi Elgezabal izango dira gala honen aurkezleak. Honekin batera, Vinilo FM irratiaren bidez emankizuna zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue. Negracalavera, El Hombre del Tiempo, Nevadah, MoonShakers, Auritz eta Mud Candies musika taldeen ikuskizunak izango dira sarien banaketan. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea 94 439 93 93 zenbakian zein produccion@eventi3.com e-postan.

KOSKA SARIEN Lehenengo Edizioaren Irabazleak
Koska Saria Lokalik Onenari / Premio Koska al Mejor Garito La Nube (Bilbao) Koska Saria Difusioari / Premio Koska a la Difusión La Mirada Negra Koska Saria Musika Ibilbideari / Premio Koska a la Trayectoria Txarly Romero Koska Saria Sortuberri den Taldeari / Premio Koska a la Banda Emergente Holy Txala Koska Saria Rock Diskorik Onenari / Premio Koska al Mejor Disco de Rock Rise of the Serpent (The Wizards) Koska Saria (Ikuslegoak aukeratua) Zuzeneko Rock Talderik Onenari / Premio Koska (Elegido por el Público) a la Banda de Rock con Mejor Directo Vhäldemar Koska Saria Rock Talderik Onenari / Premio Koska a la Mejor Banda de Rock Last Fair Deal Talde eta artista gonbidatuak: Negracalavera El Hombre del Tiempo Nevadah Moonshakers Auritz Mud Candies Miguel Moyano Josu Korkostegi Francis Díez Iñigito Mamen Rodrigo Alex Sardui Esker bereziak Lorea Bilbaori, Euskara eta Kulturako Foru Diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia. Musika Master eta Vinilo FM-k antolatuta. Mila esker guztioi! Gracias a todxs!

Hiriko Soinuak / Pop Rock Lehiaketa / Rockein!
Barakaldoko Udalak sortu du Hiriko Soinuak izeneko lehiaketa. Leioako Udalak, bere aldetik, Pop Rock Lehiaketaren XIX. Edizioa iragarri du. Eta Basauriko Udalak (Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz) Rockein! lehiaketa musikala iragarri du Info gehiago: Hiriko Soinuak Pop Rock Lehiaketa Rockein!