2023ko KOSKA IBILTARIAK

2023ko KOSKA IBILTARIAK

Aurten ere Musika Master eta Vinilo FM kalera atera dira Koska Ibiltariekin 2022ko Koska Sariak aurkezteko.

Otsailaren 23an, La Maloka tabernan (Zierbena), Unai Elosegi Zierbenako Kulturako zinegotzia izango gara, Negracalavera taldeko Txemirekin hitz egingo dugu eta bi emanaldi akustiko izango ditugu Malatestta eta Mary Rockings taldeen eskutik.

Otsailaren 24an, Berango Antzokian, Itziar Aginagalde eta Jabi Jimenez Berangoko kultur ordezkariek hartuko gaituzte, Grabasonic arduraduna eta El Reno Renardo taldeko kidea Iban Corcuerarekin hitz egingo dugu, eta Lady Carrot & the Clocks, Noran eta Fizz taldeek soinu-banda jarriko dute.

Otsailaren 28an, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko gazteria zinegotziarekin batera, MAD, Xabi Hoo eta Txopet taldeak izango ditugu, Hiriko Soinuak lehiaketaren III. edizioaren irabazleak. EnRockecidos taldeak ere lagunduko digu.

Martxoaren 2an, Erandioko Merkatu Zaharran, Aitziber Oliban Erandioko Alkatearekin, Adrian Busto Erandioko Udaleko Kultura zinegotziarekin, eta Track Uno Kultur Elkarteko kideekin hitz egingo dugu. El Tren de la Bruja, Tierra Kritikal eta Bandidos taldeek zuzeneko Musika ipiniko dute.

Martxoaren 6an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziarekin eta Brokend, Infarto eta Pelicanos taldeetako kideekin izango gara (azken bi hauek gai akustikoak opariko dizkigute).

Gora rocka!