Zure laguntza behar dugu

Zure  laguntza  behar  dugu

Musika Master estilo guztietako musikari, talde eta bakarlarientzako tokia da. Musikarekin loturiko jarduera guztietara dago zabalik: akademiak, elkarteak, grabazio-estudioak, entseguak egiteko lokalak, blogak …

Musika Master elkargunea da: zalantzak argitzeko, esperientziak elkarri jakinarazteko, gure inguruarekin harremanetan egoteko eta Bizkaiko musika-mugimendua sustatzeko.

Abiapuntu eta esperientzia pilotu gisa, Musika Master-ek Ezkerraldeko musika-mugimendu guztien bilduma egingo du. Ondoren, Bizkaiko gainerako eskualdeetara hedatuko dugu proiektua.

Zure laguntza behar dugu, zure taldea, proiektua edo zeregina gure web-orrian merezi duen bezala ager dadila. Ezkerraldeko musika-ekimen guztiek www.musikamaster.eus atarian beren orria izan dezatela nahi dugu.

Mesedez, zure talde edo ekimenaren gaineko informazioa bildu duen tokirik baduzu, bidal iezaguzu mezu bat info@musikamaster.eus helbidera eta adierazi esteka.

Nahi baduzu, bidali mezua helbide horretara eta adierazi datu hauek:

  • Taldearen, artistaren edo ekimenaren izena.
  • Estiloa, zeregina…
  • Jatorria.
  • Taldekideak.
  • Biografia laburra.
  • Diskografia edo egindako lanak.
  • Harremanetan jartzeko moduak (telefonoa, helbide elektronikoa).
  • Sare sozialak.
  • Irudiak (sustapenaren argazkiak, logotipoak …).
  • Estekak bideoetara (bideo horien eskubideak eta baimenak izan behar dituzu) edo estekak zuen kanalera.
  • Estekak audioetara (audio horien eskubideak eta baimenak izan behar dituzu) edo estekak denda digitaletara.
  • Aipagarritzat jotzen duzun beste edozer.

Eskatzen dizugu, arren, informazio hau zure kontaktuei eta Musika Master-ean interesa agertzen dutenei jakinaraztea. Gogoan izan, musikariei ez ezik, hauei ere:

  • Akademiak
  • Musikarien elkarteak
  • Dendak
  • Luthierren tailerrak
  • Elektronika-tailerrak
  • Management bulegoak
  • Grabazio-estudioak
  • Entseguak egiteko lokalak
  • Kontzertu-aretoak
  • Musika-blogak / Fanzineak
  • Diskoetxeak
  • Argazkilariak
  • Koreografoak
  • Bideo-errealizadoreak
  • Eta abar…

Harremanetan jarraituko dugu, eskerrik asko!