MUSIKA MASTER ZIRKUITUA munduratu da

MUSIKA  MASTER  ZIRKUITUA  munduratu  da

Bizkaiko musika-banden eskura toki adierazgarriak eta egonkorrak jartzeko sortu da MUSIKA MASTER ZIRKUITUA, taldeok formatu txikiko ekitaldiak (mahai-inguruak, aurkezpenak, master class-ak eta, jakina, emanaldiak) egin ditzaten. Euskal herritarrei Bizkaian egiten den musika hurbilduko zaie, lehenengo urterako antolatu diren 50 ekitaldien bidez. Maiatzaren 31n pilotua egin zen, Bilboko Luigi Stream rocker historikoaren eskutik, eta zirkuitua bihar abiaraziko da, Portugaleteko eta Bilboko musikarien (horietako batzuk, Doctor Deseo edo Extremoduro talde ospetsuetakoak) “rock konbo” J.O.E taldearen kontzertuaren eskutik.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2017an martxan jarri zuen programaren izen bera du MUSIKA MASTER ZIRKUITUAk; horri bultzada ederra eman diote bertoko erakunde batzuek, hala nola, LA SALVEk, NAVE 9k eta ADI MUSIKek; izan ere, Bizkaiko musika eta kultura jendearen eskura jartzeko asmoz, kontzertuak eta jarduerak barne hartzeko batu dira hirurok.

Gaur goizean LA SALVE fabrikan programa hori aurkezteko egin den prentsaurrekoan pertsona hauek esku hartu dute: Euskara eta Kulturako foru-diputatu Lorea Bilbao; Eduardo Saiz eta Jon Ruiz, La Salve-ko bazkide eta sustatzaileak; Txarly Romero, Nave 9ko arduraduna; Adolfo Aguado,Adi Musik-eko zuzendaria, eta Lino Prieto, Musika Master-eko koordinatzailea. Prentsaurrekora bertaratu direnek aurkezpen berezi batez gozatu dute, formatu akustikoan izan baita, J.O.E. eta Parabellum banda historiko bizkaitarraren eskutik.

PRENTSA OHARRA: 

+ INFO

FABRICA LA SALVE

ITSASMUSEUM BILBAO

NAVE 9

ADIMUSIK