Musika Master gaituzu, bagoaz!

Musika  Master  gaituzu,  bagoaz!

Kaixo!

Hona hemen Musika Master: Bizkaian musikaren inguruan egiten diren jarduera guztien bereizgarri izan nahi duen proiektua eta marka.

Musika Master-en helburua da bertako musikari guztiei, bakarlariei nahiz taldekideei, musikaren mundu nekezetik aise ibiltzeko tresnak ematea.

Horra hor, Musika Master-en helburuak:

  • Bizkaiko taldeen mugimendua agerian jartzea.
  • Bizkaiko musikarien artean harremanak sortzea.
  • Konponbideak eskaintzea eta musikarekin zerikusia duten arloetan aholku ematea.
  • Toki-sarea eratzea, musikariek beren artea zuzenean erakuts dezaten.
  • Musikarien prestakuntza sustatzea, alderdi guztiei dagokienez.
  • Talde eta bakarlarien eta administrazioaren arteko harremana normaltzea.

Web-orri honetan, proiektuaren eta horretan parte hartzen duten talde eta bakarlarien alde jakingarriak aurkituko dituzue, baita musika-munduarekin loturiko beste eragile batzuenak ere (elkarteak, akademiak, entseguak egiteko lokalak, grabazio-estudioak…). Artista orok badu bere tokia www.musikamaster.eus web-gunean, nahi duen informazioa aurkezteko (kontaktua, biografia, abestiak, bideoak, …).

Bizkaiko musika-mugimendua babestu, hobetu eta zabaltzeko Musika Master proiektuan parte hartzera animatzen zaituztegu.