Koska Ibiltariak

Koska Ibiltariak

Aurten ere, irratia kalera aterako da Koska Sariak aurkezteko.

Vinilo FM eta Musika Master azaroaren 12an, osteguna, izango dira Gurutzetako Kultur Etxean (Barakaldo), 2020ko Koska Sariak aurkezteko.

Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko gazteria-zinegotzia izango dugu gurekin. Bestalde, Indrid eta Kruela rock-talde indartsuek ere lagunduko digute.

Gora rocka!