The Golden Binder Quartet harizko laukote profesional bat da. Leku eta ekitaldi ezberdinak girotzeko espresuki sortutako taldea. Atmosfera atseginak kreatzeko ahalmena dute: hunkigarri eta gertukoak direnak.

Lau urtetan zehar eginkizun hau aurrera eraman dute mota ezberdinetako kontzertu-aretoetan jotzen. Horien artean Finlandiako enbaxadore eta agintariei egindako harrera ofiziala nabarmentzen da Munduko Saskibaloiko Kopan, FIBA 2014.

Ibilbide musikal zabala dute eta mota guztietako errepertorioari heltzen diote momentuko beharrak asetuz. Musika barroko eta klasikotik, pop/rock-eko tema arrakastatsuenerarte ragtime eta swing-a ere ahaztu gabe.

Beraien formazio akademikoa goi-mailako hainbat kontserbatorioetan sendotu dute: Musikenen (Donostia), Iruñan, Liceoan (Bartzelona) eta Madrid-eko Alfontso X.ean. Horrez gain, ibilbide polita daukate orkestra ezberdinetatik. Nabarmentzekoak dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS), Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO), Ataulfo Argenta Orkestra Sinfonikoa, Montzoneko Orkestra Sinfonikoa, Iruñeako Orkestra Sinfonikoa eta Galiziako Gazte Orkestra.

Jotzeko duten estiloa, kontzertu-aretoetako estilo serioarekin bat egin ez ezik, gai dira taberna eta lokaletan sortzen den klima berezi hortara egokitzeko. Eszenaratzea eta hautatzen duten errepertorioa, arreta handiz egiten dute.

Etengabeko eboluzioan dabiltza. Zure txanda da orain curriculum honetan lerro gehiago idazteko…