Rock & roll banda hispano-argentinarra, gaztelaniaz kantatzen duena. 2019ko udan sortu zen, Bilbon Carlos Carranzak eta Tessee Johnsek elkar ezagutu eta, country, blues eta 50eko eta 60ko hamarkadetako rock & roll-a erreferentziatzat hartuta, gaztelaniazko rock & roll egiteko asmoz talde bat eratzea erabaki zutenean.
Elkarrekin saioak egiten eta zuzenean jotzen hasi ziren, bertsioak jotzen alegia. Askotan, musikari bikainek jotzen zuten haiekin, hala nola, Edu Basterra, Dani Cantisano, Dabid Martin, Marco Gil, Esthertxu, Borja Garcia, Danel eta Rafa Romero musikariek.
Bilbobillies taldearen sortzaileetako bat eta bateria ohi Marco Gil amoratu zuen proiektuak, eta zalantzarik gabe bat egin zuen horrekin. Carlosek semea, Rodrigo, sartu zuen laukotean kontrabaxua jotzeko.

Taldekideak:
* Tessee Johns, abeslaria eta gitarra-jotzailea, 90eko hamarkadan Los Delfin taldearen sortzailea.
* Carlos Carranza, musika-tresna anitz jotzen dituena: banjoa, mandolina, dobroa, bateria, slide-a, ukelelea, gitarra eta baxua.
* Marco Gil, Bilbobillies taldearen bateria eta sortzaileetako bat; taldeak 50eko hamarkadako kanten bertsioak jotzen ditu rockabilly, country eta blues estiloetan.
* Rodrigo Carranza kontrabaxu-jotzaileak aitaren urratsei jarraitzen die eta ederki moldatzen da hainbat hari-musika-tresnarekin.

Disko honen aurretik, 2019ko abenduan “Es de noche y es la hora” kanta kaleratu zuten. Abestiak nahiz horren bideoklipak oso kritika onak jaso zituzten plataforma digitaletan.

2019ko irailetik azarora toki hauetan jo zuten: Iralagorri Taberna (Bilbo), Piper´s (Getxo), Beer Rock & Roll &Dog (Barakaldo), Retro Kafe (Bilbo), Concentración Salmón (Ramales de la Victoria), Golfo Norte (Barrika), El Allende (Portugalete), Ambigú (Liendo) eta Panorama (Barakaldo).
2020an, pandemia gorabehera, ekainetik abendura leku hauetan jo zuten: Vinilo FM (Getxo), Billares Barria (Getxo), La abuela Santa (Islares),El Allende (Portugalete) eta Bar La Perdiz (Portugalete). Aldez aurretik jo zutenek ez ezik, musikari hauek ere jo zuten haiekin: Oscar Calleja, Javier Cantisano eta David Negro.

Harremanetan jarri

Gaztelania

Gizon ahotsa

Rockabilly-a