CÄCTUS 2011. urtean sortu zen beste talde batzuetako musikari ohien batzeagaz.Hasiera batean Iñigo eta Santa batu ziren.Iñigo, “GATIBU” ko zuzeneko kitarrajole ohia eta”MÜNSTERLAND” eko kitarrajole ohia.Eta Santa “KODE” ko baterijole ohia.
Hile batzuk igarota, Unai, “SET” eko baxujolea sartu zen taldean.
Hirukote moduan jarraitu zuten denboraldi batean, taldearen estiloa zehaztu
nahian, Markel, “PÓG MO THÓN” eko abeslari ohiak taldea osatu zuen arte.
Taldeak 2013ko urtarrilean egin zuen agerraldia. Kontzertu batzuk, hara eta hona, eman ondoren Musiketxeak 2013 proiektuan parte hartzea erabaki zuten. Musiketxeak proiektuaren finalera helduta 2013ko bukaeran bira txikitxo bat emanda, The Last Vegas, Kilauea, Niña Coyote eta Chico Tornado, The Idems edo Señores moduko taldeaeekin batera.
2014an, Aulestiko Altxatune estudian, grabatu zuten, 6 abestiz osatutako, lan bakarra Tortx Etxebarrietaren laguntzarekin.
Ordutik hona, han eta hemen, dabiltza kontzertuak ematen.

Harremanetan jarri

Euskara

Gizon ahotsa

Rocka