Birkite Alonso Bilboko gasteiztarra naiz. Bertako Eorann (post-noise-rock 2003-2008) eta Red Carmine (shoegaze-rock 2008-2010) taldeen kide sortzailetako bat izan nintzen. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi naiz bakarlari moduan, euskaraz eta ingeleraz.”Emen”, gitarra eta piano hutsean egindako bakarkako lehen lana 2017ko abenduan argitaratu nuen, Iñaki Alonsok ekaina eta iraila artean Gasteizko Sonora estudioan grabatu eta nahastu zuelarik.

Etapa berri honetan eragin zuzena nazioarteko folk eta rock independentea dut, bai emakume bakarlariena zein emakumeek osatutako taldeena. Euskal kantagintzaren senatik abiatuta eragin horiek aintzinako post-rock ikutuaz islatzen ditut diskan, musikaria eta emakumea izatearen identitatearen inguruan dihardudalarik.

Harremanetan jarri

Emakume ahotsa

Euskara

Folka / Klasikoa

Indie-a