III. KOSKA SARIEN BANAKETA, BIZKAIKO ROCKAREN ONENAK SARITZEKO

III.  KOSKA  SARIEN  BANAKETA,  BIZKAIKO  ROCKAREN  ONENAK  SARITZEKO

Aurten ere, Bizkaiko rockaren munduak ospakizun-eguna izango du. Azaroaren 17ean, 19:00etan, 2020ko KOSKA SARIAK banatuko dira, Bizkaian egindako ROCKA saritzeko. Ospakizuna Euskalduna Jauregian izango da. Ekitaldia VINILO FMk, Kantauriko kostaldean igortzen duen rock and roll estiloko irratiak, eta MUSIKA MASTERek antolatu dute. 2017tik, programa BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK babesten du, tokiko musika sustatzeko.

Ekitaldia Garazi Elgezabal eta Josetxo López Inchaurbek aurkeztuko dute, eta kategoria hauetako 2020ko sarituak ezagutuko ditugu:

  • 2020ko KOSKA SARIA DIFUSIOARI
  • 2020ko KOSKA SARIA MUSIKA IBILBIDEARI
  • 2020ko KOSKA SARIA SORTU BERRI DEN TALDEARI
  • 2020ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK DISKORIK ONENARI
  • 2020ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK TALDERIK ONENARI

Lehenengo hiru kategoriak epaimahai espezializatuak aukeratuko ditu. Gainerako sariak Musika Masterren datu-basean izena emanda dauden Bizkaiko taldeek aukeratuko dituzte.

Inun, 4 VILLAINS eta Bringas taldeen emanaldiez gozatuko dugu

Rock talderik onenaren 2019ko KOSKA saria irabazi zuen taldeak, RATZINGER taldeak, sari-banaketan parte hartuko du, gure lurraldeko kultura-munduko beste pertsona ospetsu batzuekin batera.

EKITALDIRA JOATEKO GONBIDAPENA ESKATU BEHAR DA

PLAZA-KOPURUA OSO MUGATUA!