#GazteKLUBA MUSIKFEST: DEIALDIA

#GazteKLUBA  MUSIKFEST:  DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak #GazteKLUBA MUSIKFEST programa abian jarri du. Horren bitartez, Bilboko bakarlari eta musika-banda hasiberriek Bilborocken zuzenean jotzeko aukera izango dute.

15 eta 21 urte bitarteko gazte bilbotarrek egindako edozein estilo eta formatutako musika-proposamenentzat da deialdia. Horretarako, Musik izeneko taldeen zerrendan, oinarrietan azaldutako urratsak emanez, izena eman beharra dago. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 19an itxiko da.

Hautatutako bakarlariek eta taldeek Bilborocken joko dute, maratoi batean, apirilaren 7an.

Deialdiaren oinarriak eta informazio gehiago

 

Harremanetan jartzeko:

Kirol eta Gazteria Saila

i.prieto@bilbao.eus

94 420 59 79 (astelehenetik ostiralera, 9:00 -14:00)