Barakaldo Irekiz

Barakaldo  Irekiz

Sormenak gainezka egingo du hilabete bakoitzeko bigarren igandeetan Barakaldoko Portu kalean eta Pormetxeta plazan, Barakaldo Irekiz jardunaldiarekin. Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloaren eta Inguralde-Udal Garapen Agentziaren ekimena da.

Diziplina anitzeko sormenezko merkatu honek arlo ugari ditu: diseinua, artea, moda, bildumagintza, magia, haur-jarduera, antzerkia, dantza, sormenezko tailerrak…      ,

Eta bai noski musika. Barakaldoko Udalak, Musika Master programaren bidez, banden aukeraketa egin ditu Pormetxeta Plazan jokatzeko.

Barakaldo Irekiz-en lehen edizioan ikusgai izan dira Knock Knock Jokes eta Meibi_ y los Vietnamitas Blancos taldeak, Pormetxeta Plaza girotuz.

Kartela

Flyer-a