Bilatu

KOSKA SARIEN III. edizioaren irabazleak

  2020ko azaroaren 17an III. KOSKA SARIAK banatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian: Koska Saria Difusioari / Premio Koska a la Difusión Javier Corral Koska Saria Musika Ibilbideari / Premio Koska a la Trayectoria Power Records Koska Saria Sortuberri den Taldeari / Premio Koska a la Banda Emergente Arima Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Rock Diskorik […]

III. KOSKA SARIEN BANAKETA, BIZKAIKO ROCKAREN ONENAK SARITZEKO

Aurten ere, Bizkaiko rockaren munduak ospakizun-eguna izango du. Azaroaren 17ean, 19:00etan, 2020ko KOSKA SARIAK banatuko dira, Bizkaian egindako ROCKA saritzeko. Ospakizuna Euskalduna Jauregian izango da. Ekitaldia VINILO FMk, Kantauriko kostaldean igortzen duen rock and roll estiloko irratiak, eta MUSIKA MASTERek antolatu dute. 2017tik, programa BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK babesten du, tokiko musika sustatzeko. Ekitaldia Garazi Elgezabal eta Josetxo López Inchaurbek aurkeztuko dute, eta kategoria hauetako 2020ko sarituak ezagutuko […]

Koska Ibiltariak

Aurten ere, irratia kalera aterako da Koska Sariak aurkezteko. Vinilo FM eta Musika Master azaroaren 12an, osteguna, izango dira Gurutzetako Kultur Etxean (Barakaldo), 2020ko Koska Sariak aurkezteko. Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko gazteria-zinegotzia izango dugu gurekin. Bestalde, Indrid eta Kruela rock-talde indartsuek ere lagunduko digute. Gora rocka!

MUSIKA MASTER ZIRKUITUA munduratu da

Bizkaiko musika-banden eskura toki adierazgarriak eta egonkorrak jartzeko sortu da MUSIKA MASTER ZIRKUITUA, taldeok formatu txikiko ekitaldiak (mahai-inguruak, aurkezpenak, master class-ak eta, jakina, emanaldiak) egin ditzaten. Euskal herritarrei Bizkaian egiten den musika hurbilduko zaie, lehenengo urterako antolatu diren 50 ekitaldien bidez. Maiatzaren 31n pilotua egin zen, Bilboko Luigi Stream rocker historikoaren eskutik, eta zirkuitua bihar […]

2019ko Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiaren XXXIV. edizioa 

Bilboko Udalak Aste Nagusiko “Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakusketaren 34. ediziorako izena emateko epea zabaldu du. Antolatzailea: Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila Hasiera-eguna: 2019-05-08 Amaiera-eguna: 2019-06-09 Azalpena: Erakustaldi honetan parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du. Inskripzioa on-line izango da, www.bilbao.eus […]

Zure laguntza behar dugu

Musika Master estilo guztietako musikari, talde eta bakarlarientzako tokia da. Musikarekin loturiko jarduera guztietara dago zabalik: akademiak, elkarteak, grabazio-estudioak, entseguak egiteko lokalak, blogak … Musika Master elkargunea da: zalantzak argitzeko, esperientziak elkarri jakinarazteko, gure inguruarekin harremanetan egoteko eta Bizkaiko musika-mugimendua sustatzeko. Abiapuntu eta esperientzia pilotu gisa, Musika Master-ek Ezkerraldeko musika-mugimendu guztien bilduma egingo du. Ondoren, […]

Musika Master gaituzu, bagoaz!

Kaixo! Hona hemen Musika Master: Bizkaian musikaren inguruan egiten diren jarduera guztien bereizgarri izan nahi duen proiektua eta marka. Musika Master-en helburua da bertako musikari guztiei, bakarlariei nahiz taldekideei, musikaren mundu nekezetik aise ibiltzeko tresnak ematea. Horra hor, Musika Master-en helburuak: Bizkaiko taldeen mugimendua agerian jartzea. Bizkaiko musikarien artean harremanak sortzea. Konponbideak eskaintzea eta musikarekin […]

Top