Musika Master-ek eta Vinilo FM Irratiak KOSKA SARIAK aurkezten dituzte

Musika  Master-ek  eta  Vinilo  FM  Irratiak  KOSKA  SARIAK  aurkezten  dituzte

Musika Master-ek eta Vinilo FM-ek  Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Bizkaiko rockaren onena sarituko dute 2018-ko KOSKA SARIEN lehen edizioan.

Bizkaiko Rock musikaren festa, azaroaren 28an, asteazkena, izango da Euskalduna Jauregian antolatuko den ekitaldian

2018ko Koska Sariek hurrengo arloak premiatzen dituzte:

  • Koska Saria lokalik onenari
  • Koska Saria difusioari
  • Koska Saria lan ibilbideari
  • Koska Saria sortu berri den taldeari
  • Koska Saria rock diskorik onenari
  • Koska Saria zuzeneko rock talderik onenari
  • Koska Saria rock talderik onenari

Epaimahaiak lehen sei kategorietako irabazleak erabakiko dituen bitartean,  Koska saria zuzeneko rock talderik onerari ikuslegoak aukeratuko du Musika Master eta Vinilo FM-ko sare sozialen bidez.

Jose Antonio López Inchaurbe eta Garazi Elgezabal izango dira gala honen aurkezleak. Honekin batera, Vinilo FM irratiaren bidez emankizuna zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue. Negracalavera, El Hombre del Tiempo, Nevadah, MoonShakers, Auritz eta Mud Candies musika taldeen ikuskizunak izango dira  sarien banaketan.

Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea 94 439 93 93 zenbakian zein produccion@eventi3.com e-postan.