2019ko Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiaren XXXIV. edizioa 

2019ko  Aste  Nagusiko  Tokiko  Pop-Rock  Erakustaldiaren  XXXIV.  edizioa 

Bilboko Udalak Aste Nagusiko “Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakusketaren 34. ediziorako izena emateko epea zabaldu du.

Antolatzailea:

Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila

Hasiera-eguna:

2019-05-08

Amaiera-eguna:

2019-06-09

Azalpena:

Erakustaldi honetan parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du.

Inskripzioa on-line izango da, www.bilbao.eus web orriaren bidez.

Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte interesdunek:

  • 4 kanta, mp3, edo wav formatuan.
  • Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • Taldearen ibilbidea doc, docx, edo pdf formatuan.

Estiloak: Metalaren, poparen eta rockaren barruko estilo guztiak daude onartuta (Folk, Rap, Hip Hop) Jazza izan ezik. Emakumeek osatutako taldeak eta euskaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko dira hautaketa egiteko orduan.

Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 8tik ekainaren 9ra (24:00etara arte).

Antolatzaileek inskribatutako taldeen zerrenda argitaratzeko eskubidea dute.

Parte-hartzaileek antolatzaileek egindako eskakizunak bete beharko dituzte beti.

Aukeratuak izatekotan:

  • Kontzertuko emanaldiak gutxienez 45 minutu eta gehienez 50 minutuiraungo du.
  • ASTE NAGUSIAN beste ekitaldi batzuk sortuz gero, taldeek lehentasuna erakustaldi honetan parte hartzeari eman beharko diote, abuztuaren 22an, 23an eta 24an joko dutenak ezik.
  • Kontzertuak puntualtasunezhasten dira, 20:00etan lehenengoa eta 21:00etan bigarrena.
  • Kontzertuan ezingo dute jo bi bertsio edo moldaketa baino gehiago
  • Horietako edozein ez betetzeak berekin dakar hitzartutako katxea ez ordaintzea, eta baita jarduera bertan behera uztea ere.

 

IZENA EMATEA: