AZKEN ORDUKOAK

KOSKA SARIEN III. edizioaren irabazleak
2020ko azaroaren 17an III. KOSKA SARIAK banatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian: Koska Saria Difusioari / Premio Koska a la Difusión Javier Corral Koska Saria Musika Ibilbideari / Premio Koska a la Trayectoria Power Records Koska Saria Sortuberri den Taldeari / Premio Koska a la Banda Emergente Arima Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Rock Diskorik Onenari / Premio Koska (Elegido por los grupos de Bizkaia) al Mejor Disco de Rock Cuervo, Corazón y Cuchillos (Txarly Usher y los Ejemplares) Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Rock Talderik Onenari / Premio Koska (Elegido por los grupos de Bizkaia) a la Mejor Banda de Rock Capsula Talde eta artista gonbidatuak: 4 Villains Bringas Matt Horan Inun Joseba Martin Miren Itxaso Erroteta Iñigito Pinky Esker bereziak Lorea Bilbaori, Euskara eta Kulturako Foru Diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia. Musika Master eta Vinilo FM-k antolatuta. Mila esker guztioi! Gracias a todxs!

III. KOSKA SARIEN BANAKETA, BIZKAIKO ROCKAREN ONENAK SARITZEKO
Aurten ere, Bizkaiko rockaren munduak ospakizun-eguna izango du. Azaroaren 17ean, 19:00etan, 2020ko KOSKA SARIAK banatuko dira, Bizkaian egindako ROCKA saritzeko. Ospakizuna Euskalduna Jauregian izango da. Ekitaldia VINILO FMk, Kantauriko kostaldean igortzen duen rock and roll estiloko irratiak, eta MUSIKA MASTERek antolatu dute. 2017tik, programa BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK babesten du, tokiko musika sustatzeko. Ekitaldia Garazi Elgezabal eta Josetxo López Inchaurbek aurkeztuko dute, eta kategoria hauetako 2020ko sarituak ezagutuko ditugu: 2020ko KOSKA SARIA DIFUSIOARI 2020ko KOSKA SARIA MUSIKA IBILBIDEARI 2020ko KOSKA SARIA SORTU BERRI DEN TALDEARI 2020ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK DISKORIK ONENARI 2020ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK TALDERIK ONENARI Lehenengo hiru kategoriak epaimahai espezializatuak aukeratuko ditu. Gainerako sariak Musika Masterren datu-basean izena emanda dauden Bizkaiko taldeek aukeratuko dituzte. Inun, 4 VILLAINS eta Bringas taldeen emanaldiez gozatuko dugu Rock talderik onenaren 2019ko KOSKA saria irabazi zuen taldeak, RATZINGER taldeak, sari-banaketan parte hartuko du, gure lurraldeko kultura-munduko beste pertsona ospetsu batzuekin batera. EKITALDIRA JOATEKO GONBIDAPENA ESKATU BEHAR DA PLAZA-KOPURUA OSO MUGATUA!

Koska Ibiltariak
Aurten ere, irratia kalera aterako da Koska Sariak aurkezteko. Vinilo FM eta Musika Master azaroaren 12an, osteguna, izango dira Gurutzetako Kultur Etxean (Barakaldo), 2020ko Koska Sariak aurkezteko. Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko gazteria-zinegotzia izango dugu gurekin. Bestalde, Indrid eta Kruela rock-talde indartsuek ere lagunduko digute. Gora rocka!

KOSKA SARIEN II. edizioaren irabazleak
Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Lokalik Onenari / Premio Koska (Elegido por los grupos de Bizkaia) al Mejor Garito El Tubo (Barakaldo) Koska Saria Difusioari / Premio Koska a la Difusión Joseba Martin Koska Saria Musika Ibilbideari / Premio Koska a la Trayectoria Concurso Pop Rock Villa de Bilbao Koska Saria Sortuberri den Taldeari / Premio Koska a la Banda Emergente Los Chivatos de Ana Frank Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Rock Diskorik Onenari / Premio Koska (Elegido por los grupos de Bizkaia) al Mejor Disco de Rock Dead Man’s Hand (The Renegados) Koska Saria (Ikuslegoak aukeratua) Zuzeneko Rock Talderik Onenari / Premio Koska (Elegido por el Público) a la Banda de Rock con Mejor Directo The Daltonics Koska Saria (Bizkaiko taldeek aukeratua) Rock Talderik Onenari / Premio Koska (Elegido por los grupos de Bizkaia) a la Mejor Banda de Rock Rat-Zinger Talde eta artista gonbidatuak: The Beatpunkers Nebrashka Rosebud Kinki Boys Ingot Last Fair Deal Aitor Bakaikoa Koalak Studios Txarly Romero Jevo Axier Kiriketa Itziar Ituño Esker bereziak Lorea Bilbaori, Euskara eta Kulturako Foru Diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia. Musika Master eta Vinilo FM-k antolatuta. Mila esker guztioi! Gracias a todxs! Berriakbizkaia, euskadi, euskal musika, koska, koska sariak, musika master, premios koska, rock, vinilo fm

Bizkaiko rockaren onenak saritzeko II. KOSKA SARIEN banaketa
Bigarren urtez jarraian, Bizkaiko rockaren munduak ospakizun-gaua izango du. Azaroaren 5ean, 21:00etan, KOSKA SARIAK banatuko dira, Bizkaian egindako ROCKA saritzeko. Ospakizuna Euskalduna Jauregiko Urban Hall areto ikusgarrian izango da. Ekitaldia VINILO FMk, Kantauriko kostaldean igortzen duen rock and roll estiloko irratiak, eta MUSIKA MASTERek antolatu dute. 2017tik, programa BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK babesten du, tokiko musika sustatzeko. Ekitaldia Garazi Elgezabal eta Josetxo López Inchaurbek aurkeztuko dute, eta Bizkaiko dozena erdi rock-talderen ZUZENEKO musikaz gozatzeko aukeraz gain, kategoria hauetako 2019ko sarituak ezagutuko ditugu: 2019ko KOSKA SARIA DIFUSIOARI 2019ko KOSKA SARIA MUSIKA IBILBIDEARI 2019ko KOSKA SARIA SORTU BERRI DEN TALDEARI 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) LOKALIK ONENARI 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK DISKORIK ONENARI 2019ko KOSKA SARIA (IKUSLEEK AUKERATUA) ZUZENEKO ROCK TALDERIK ONENARI 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK TALDERIK ONENARI Lehenengo hiru kategoriak epaimahai espezializatuak aukeratuko ditu, eta zuzeneko rock-talderik onenaren KOSKA SARIA, aldiz, ikusleek aukeratuko dute Musika Master eta Vinilo FMren sare sozialen bidez. Gainerako sariak Musika Masterren datu-basean izena emanda dauden Bizkaiko taldeek aukeratuko dituzte. Rock talderik onenaren 2018ko KOSKA saria irabazi zuen taldeak, LAST FAIR DEAL taldeak, sari-banaketan parte hartuko du, gure lurraldeko kultura-munduko beste pertsona ospetsu batzuekin batera, eta emanaldia eskainiko dute ekitaldiaren ondoren. […]

MUSIKA MASTER ZIRKUITUA munduratu da
Bizkaiko musika-banden eskura toki adierazgarriak eta egonkorrak jartzeko sortu da MUSIKA MASTER ZIRKUITUA, taldeok formatu txikiko ekitaldiak (mahai-inguruak, aurkezpenak, master class-ak eta, jakina, emanaldiak) egin ditzaten. Euskal herritarrei Bizkaian egiten den musika hurbilduko zaie, lehenengo urterako antolatu diren 50 ekitaldien bidez. Maiatzaren 31n pilotua egin zen, Bilboko Luigi Stream rocker historikoaren eskutik, eta zirkuitua bihar abiaraziko da, Portugaleteko eta Bilboko musikarien (horietako batzuk, Doctor Deseo edo Extremoduro talde ospetsuetakoak) “rock konbo” J.O.E taldearen kontzertuaren eskutik. Bizkaiko Foru Aldundiak 2017an martxan jarri zuen programaren izen bera du MUSIKA MASTER ZIRKUITUAk; horri bultzada ederra eman diote bertoko erakunde batzuek, hala nola, LA SALVEk, NAVE 9k eta ADI MUSIKek; izan ere, Bizkaiko musika eta kultura jendearen eskura jartzeko asmoz, kontzertuak eta jarduerak barne hartzeko batu dira hirurok. Gaur goizean LA SALVE fabrikan programa hori aurkezteko egin den prentsaurrekoan pertsona hauek esku hartu dute: Euskara eta Kulturako foru-diputatu Lorea Bilbao; Eduardo Saiz eta Jon Ruiz, La Salve-ko bazkide eta sustatzaileak; Txarly Romero, Nave 9ko arduraduna; Adolfo Aguado,Adi Musik-eko zuzendaria, eta Lino Prieto, Musika Master-eko koordinatzailea. Prentsaurrekora bertaratu direnek aurkezpen berezi batez gozatu dute, formatu akustikoan izan baita, J.O.E. eta Parabellum banda historiko bizkaitarraren eskutik. PRENTSA OHARRA: + INFO FABRICA LA SALVE ITSASMUSEUM BILBAO NAVE […]